Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
2018ko abenduaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren eskaerak eman dio bidea ikerketa honi. Sortzailearen ikuspegitik, emakumezkoek idatzitakoaren sustapenari heltzeko orduan ere, emakumezkoen presentziari eta absentziari begiratzeko moduari erreparatuko zaio.
Horren harira, euskal emakume idazlearen definizioa osatzeko erabiltzen diren hiru kontzeptuei erreparatuz hasiko gara (euskal, emakume, idazle).
Ezin da eragin, azkenik, euskal letren sisteman, emakumezko idazleen corpusa definitu gabe. Euskal letren historiako emakumezkoak identifikatzea ez da, alderdi horretatik, lanik hutsalena. Gutxienez, idazle zein diren eta euskal idazle zein diren arakatzeko, hainbat zerrendatze lanari ekin zaio azterketa honetan. Eta egun bizi direnen artean jo dezakegu, seiehunen batek osatzen dutela XXI. mendean euskaraz idazten duten emakumezkoen saila, itzultzaileak eta kazetariak albora utzita.
Seiehun emakumezko horiek bistaratu orduko, euskal emakumezko idazleen gaiak bizi propioa hartzen du, gorpuztu egiten da; erreal eta anitz egiten da. XXI. mendean idazleen lanak irakurtzen hasi orduko.
Zenbaketak, bestalde, justifikatzeaz gain frogatu ere egiten du, inola ere, zenbaki hutsez, euskal emakumezko idazleak edozein azterketa eta sistemaren objektu ez ezik subjektu direla (garela).
Lanaren amaieran proposatuko dira, euskal emakumezkoon sorkuntza-lanak sustatzeko —berdefinitua geratzen den euskal letra sistema osatuago batean— epe labur eta luzerako har daitezkeen neurriak. Horretarako, emakumezkoak euskal literaturan idazle eta eragile gisara kokatzeko ikerketa-lan honen abiapuntua, marko teoriko bat definitzeko eta osatzeko aukera zabaltzen da, gaur egungo euskal letren sistema irudikatuz, hainbat proposamen zehatz planteatu ahal izan dadin.
HELBURUAK
Literatura irakurtzean euskal emakumezko idazleen lanei buruzko interesa eragitea, eta ulertzeko orduan ordezkatu behar diren hainbat kontzeptuen azterketa burutuz, eta hausnarketa eraginez.
Euskal emakumezkoen irudia eta ezagutza sustatzeko edozein plangintzatan aintzat izan beharreko kontzeptu eta euskarri metodologikoez hausnartzea.
Eztabaidatik proiektu berriak bideratzeko oinarrizko metodologiak adosten hastea. Izan ere, emakumezkoak gure inguruneko subjektu eta objektu gara aldi berean. Sortzaile eta eragile gara edozein arlotan. Euskal liburugintzan emakumezkook izan ditugun, ditugun eta izan ditzaezakegun egitekoez hausnartzea proposatzen da: izateko, egiteko eta eragiteko.
HARTZAILEAK
Euskal emakumezko idazleen ezagupidean sakondu nahi duen edozeinetan.
Espezifikoki interesa izan dezakete:
METODOLOGIA
90 minutuko saioak. Online edo eta presentzialki UNED-Bergaran (edukiera mugatua). Ikasleak erabakiko du. Beste 30 minutu inguru materiala begiratzeko edo iruzkinetarako (foro moduan).
EDUKIAREN ANTOLAKETA
Marko teorikoa. Lehen 4 saioak.
Eredua praktikara eramateko bideen azterketara. Azken 3 saioak. Bertan ikerketan egindako proposamenak aztertu eta taldean sortzen diren proposamenekin doituko dira. Aurrera begira zer egin eta nola eragin aztertuko da.
EGUTEGIA
Iraupena: 15 ordu.
Datak: Ostegunetan. Azaroak: 4-11-18-25. Abenduak 2-9-16.
Ordutegia: 17:30-19:00
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meetingPREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2021eko azaroak 4.
Bukaera data:
2021eko abenduak 16.
Orduak: 15.
______________Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.